O Jainkoa, Aita Betierekoa, eskatzen dizugu, zure Seme Jesu Kristoren izenean, bedeinka eta santu egin dezazula ogi hau, bera jan behar duten guztien arimentzat, zure Semearen gorputzaren oroitzapenez jan dezaten, eta zure aurrean aitor, O Jainkoa, Aita Betierekoa, prest daudela zure Semearen izena beren gainean hartzeko, eta zure Semea beti gogoan izateko, eta hark eman dizkien aginduak betetzeko; haren Izpiritua beti lagun izan dezaten. Amen.